Non argitaratua:
NAO 29. zk., 2007ko martxoaren 07koa (asteazkena).
Onuradunak:
Zentzumenetan edo mugitzeko ezintasunen bat duten edo, sendagileen aginduz, etxean luze egon behar duten ikasleek eska ditzakete ikasteko banakako laguntzak (laguntza pedagogikorako eta garraiorako) honako baldintza hauek eta diru-laguntzen onuradun izateari buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluan xedatutako baldintzak betetzen badituzte: a) Minusbaliatuei dagokienez, Minusbaliotasunaren Kalifikazioaren Ziurtagiria edukitzea, eta minusbaliotasun hori ikusmenaren, entzumenaren edo mugimenaren minusbaliotasun-gradua gutxienez % 33koa izatea. b) Sendagileek aginduta, etxean luze egon behar izatea, 30 egun baino gehiago, edo aldizka, eritasun kronikoa duenean; betiere, behar bezala justifikatuta. c) Ikasketak, ez unibertsitarioak, Nafarroako Foru Erkidegoko ikastetxe batean Derrigorrezko Hezkuntzaren ondoko araubide orokorrean egitea. d) Zentzumenetan edo mugitzeko ezintasunen bat izateagatik edo, sendagileen aginduz, etxean luze egon behar izateagatik, Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroko (CREENA) lan-taldeen iritziz, ikasketak egiteko pedagogi laguntza berezia behar izatea. e) Eskatu den laguntza ikastetxeak ez ematea. f) Eskaria aurkezten den egunean helbidea Nafarroan izatea.
Epe-amaiera:
2007/03/27