Gazte Burrunba Doneztebeko kultur elkarteak urtero antolatzen duen mus txapelketa bukatzera doa. Larunbatean azken jardunaldia jokatuko da Batasuna Kasinoko egoitzan arratsaldeko 15:30etik aitzinera. Iaz bezala, 16. jardunaldi jokatu dira herriko hainbat ostatutan murgilduz, eta guzietan puntuak banatu dira aurtengo txapelduna zein izanen zen erabakitzeko. Lehen edizioan, txapela azken jardunaldian erabaki bazen aurten dagoeneko ezaguna da irabazlearen izena. Hau da Fermin Jorajuria. Ia-ia hitz ordu guzietan parte hartu du Liborio Ariztiarekin batera, baina azken hunek batzuetan huts egin duelako bigarren postuan geldituko da. Hirugarren postua, joan den urtean ere oso fin ibili zen, Lander eta Leirek osatzen duten bikotearentzat izanen da.
Azken jardunaldian musean aritzen bada ere, besta egiteko aitzakia izaten da, eta ohi baino bikote gehiago apuntatzen dira. Txapelketa bukatzeko merendu afari baten inguruan bilduko dira.