Aurten ere bertsozaleen elkarteak bertso udalekuak antolatu ditu Ligin, Sopelan, Elgoibarren eta Zuhatzan. Lehen hiruak uztailean iraganen dira, eta azkena berriz, irailean. Udaleku hauetan bertsoak lantzeaz gain bertze hainbat ekitaldi prestatzen dituzte, jolasak, kirolak, ateraldiak eta bertsolarien bisitak bertzeak bertze. Udaleku guzietan bezala, lagun berriak egiteko parada ere izanen da.
Adinaren arabera lau aukera eskaintzen dituzte, 9 eta 12 urte bitartekoek bi izanen dituzte, lehena uztailaren 8tik 14ra Ligin, Xiberoan, eta bigarrena, irailaren 3tik 6ra Zuhatzan, Araban. 12 eta 15 urte arteko bertso udalekua Sopelan izanen da, uztailaren 12tik 21era, eta, 15 eta 18 urte bitartekoena Aubixan, Elgoibarren, egun beretan. Egonaldien prezioak 80 eta 165 euro artekoak izanen dira iraupenaren arabera. Uztailekoetan 30 lagun onartuko dira, eta irailekoan berriz 40. Hortaz interesatuak daudenak lehenbailehen apuntatzea aholkatzen da, bestela, izena emateko epea maiatzaren 5ean bukatuko da. Han artean, izena www.bertsozale.com web orrian eman daiteke, eta informazio gehiago nahi izanez gero 943 217 798 telefonora deitu edo transmisioa@bertsozale.com helbidera idatzi.
Bestalde, udaleku hauetan begirale edo sukaldari izateko laguntza bilatzen dute. Aurkezteko epea martxoaren 20an bukatuko da. Interesatua izanez gero arestian aipatutako telefono zenbaki eta helbide elektronikoetara zuzendu behar da, 943 217 798ra edo transmisioa@bertsozale.com era.