Cederna-Garalur elkarteak emakume eta adinekoentzako informatika ikastaroak antolatu ditu Etxalarko Kultur Etxean. 20 orduko ikastaroak martxoaren 26an hasiko dira, eta apirilaren 4an bukatuko. Gaur egun, edonork gero eta gehiago erabiltzen dituen, Windows, internet eta posta elektronikoa nola erabili erakatsiko da. Biak aste tartez iraganen dira, emakumeena, goizeko 9:00etik 11:30era, eta adineko jendeena 11:30etik 14:00era. Biak dohainik izanen dira. Izena eman nahi dutenek 948 567 010 telefono zenbakira deitu beharko dute goizeko 8:00etatik 15:00ak arte.