3,2 milioi euro abeltzaintzan eginen diren inbertsioetarako

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 13a

Laguntza bi urtetan banatuko da, erdia aurten eta bertze erdia heldu den urtean

Asteleheneko batzarrean, Nafarroako Gobernuak 3,2 milioi euroko diru laguntza onartu zuen abeltzaintzarako azpiegiturentzat. Baimena beharrezko izan da gastua bi urteko aurrekontuan banatuko baita. 1.6 milioi euro aurten abonatuko dira eta bertze erdia 2008. urtean. Diru horrekin, Nafarroako abeltzainek azpiegituretan, tresnerian, biltegietan edo abeletxetan, eginen dituzten inbertsioak lagunduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun