Eskualdeko herri ba-tzuetako ordezkariak Nafarroako Kirol Jolasetan parte hartzen ari dira. Arantza, Baztango Basaburua eta Igantzi, hain zuzen. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatzen diren kirol jolas hauetan hiru kategorietako neska-mutilek parte hartzen dute: alebin mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Lau jardunaldi jokatuko dira eta saio horietako denborak batuta denborarik onena duten lau taldeak arituko dira finalean. Dagoeneko hiru jardunaldi egin dira eta igande honetan Igan-tzin jokatuko den kanporaketaren ondotik, finala Berriozarren izanen da hilaren 25ean.
Arantzako taldeak
Haur eta kadeteen mailan ari dira, proba konbinatuetan. Haurren mailan partaideak: Maitane Alzuri, Itxaro Etxague, Amaia Lukanbio, Markel Jorajuria, Lidia Indakoetxea, Silvia Telletxea, Ibai Etxeberria, Gurutze Iparragirre eta Jobana Jimenez dira. Kadete-mailan: Ana Isabel Telletxea, Maider Mi-txelena, Jon Jorajuria, Julen Oteiza, Maitane Larretxea, Itziar Mitxelena, Ander Almandoz, Unai Iparragirre, Javier Gago eta Jon Jubera.
Basaburua
Hiru kategorietan parte hartzen ari da, eta haur mailaneta kadete mailan proba konbinatuetan zein sokatiran, bietan. Alebinak: Iratxe Arretxea, Ira-txe Gamio, Iñaki Gamio, Intza Gartxitorena, Izaskun Igoa, Amalur Maritorena, Xabier Sarratea eta Unai Yanci. Haur mailan: Alaitz Arretxea, Amaia Asiain, Andoni Barrenetxe, Ander Basterra, Iñigo Gamio, Axier Gamio, Egoitz Prim, Xabier Urtasun, Maialen Yanci eta Iñaki Yanci. Kadeteak: Unai Apeztegia, Iñigo Barberena, Xabier Danboriena, Gabon Gamio, Beñat Gartxitorena, Mikel Igoa, Jose Ignacio Irigarren, Miguel Ostiz, Aritz Urrutia eta Xabier Urrutia.
Igantzi
Berriz, alebin eta haur mailatan jokatzen du, konbinatuan zein sokatiran. Alebinak:Mikel Begino, Markel Telletxea, Unai Canabal, Ane Sirera, Janire Loinaz, Unai Telle-txea, Joseba Bertiz, Eneko Esparza, Nerea Begino eta Xabat Ma-txikote. Haur mailan: Julen Taberna, Oihane Aldabe, Iratxe Esparza, Eneko Telletxea,Arkaitz Retegi, Iker Rojo, Iker Gonzalez, Unai Almandoz, Asier Sein eta Adur Iantzi.