Joan den igandean zortzi, Herriko Etxeko Edantegiko mus txapelketako finalak jokatu ziren. Aurten 36 bikotek parte hartu zuten, aitzineko urteetan bezalatsu. Sailkatzeko partidak ortziral arra-tsetan jokatu ziren, eta hortik, hiru maila atera ziren, nagusia, bigarren maila eta hirugarrena. Lehen mailako finalean, Mixel Etxeberri eta Jean Marc Azpiro, Pello Etxebeste eta Daniel Urtiznerearen kontra aritu ziren. Azkenean, lehenak nagusitu ziren, eta garaipen horri esker txapela eta 500 euroko saria eskuratu zuten. Txapelketako hirugarren postua Maialen eta Denisentzat izan zen, hirugarren tokirako saioan, Beñat Etxegarai eta Pettan Elizalde menean hartu baitzituzten. Bigarren mailako finalean bildotsa zuten jokoan. Azken hau, Tomas Lafitte eta Patrick Etxegaraientzat izan zen Jean Marie eta Isabel Praderen kontra jokatutako partidan nagusitu baitziren. Azkenik hirugarren mailako finalean Stefane Barneix eta Jerome Praderek irabazi zuten. Azken partidan Christiane eta Jean Leizagoienen kontra nagusitu ziren.
Usaian bezala finalak jokatu eta gero, zikiroa egin zuten eta 34 bazkaltiar bildu ziren. Eguna ordu ttikiak arte luzatu zen Jose Angel akordeoilariak bazterrak alaitzen zituela.