Karrika nagusia eta hilerrirat doan bidegurutzea moldatuko da laster. Lafond familiak lur eremu bat urririk utzi dio herriari eta honi esker eginen da bidegurutze berria. Azpiegitura hori beharrezkoa da hilerriko bidean gero eta pasaia gehiago baitago, etxe berriak, eskola publikoa, haurtzaindegia eta ikastolarat doazen jendea...
Bertzalde, Lizardia lan zelaia zabaltzeko negoziazioak hasi ditu Herriko Etxeak inguruetako jabeekin. Aipatu, urbanismo tokiko plan berriaren arabera eraikigarriak baina beti hu-tsak diren eremuen jabeek zerga berria pagatu beharko diote herriari.