Atxilotutako senperetar gaztea libre

Franck DOLOSOR 2007ko martxoaren 13a

Gan den otsailaren 27an, Frantziako poliziak Senperen arrastatu zuen gaztea libre utzi zuten martxoaren 5ean arratsean Parisen.

Lapurtarrak ezin izanen du Pirinio Atlantikoetako departamendutik atera eta aste oroz agiriak sinatzerat gan beharko du komisaldegi baterat. Epaiketa dosier osoa bururatuko delarik eginen omen da. 2003an, ustezko ETAkideei etxe bat alokatzen entseatu izana leporatzen dio Frantziako justiziak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun