Herriko auzo guzietan bezala, aintziran ere bestak izanen dira berriz ere laster. Besta talde berria osatu dute zenbait auzok eta orain dena untsa badoa maia-tzaren 26an zikiro jatea eginen da eguerdian. Musika animazioaz gain, haurrentzat jokoak eta gaztelu puzgarriak ere izanen dira. Aintziran mila lagun inguru bizi dira, hau da bortz senpertarretik bat. Ibiltzeko toki ona da baina orain jendea geldi-tzeko eta elkar guru-tzatzeko momentua etorri dela uste dute talde berria sortu dutenek. Orain arte, besta komite bat zen eta horren segida hartu dute auzo batzuek.