«Nafarroako landa eremuko osasun zentroak euren haserrea agertu dute. Otsailean osasun zentroetako 25 zuzendarik bilera egin zuten egoera aztertzeko. Gabezia batzuk dituztela iritzita, idatzi bat helarazi zioten Nafarroako Osasunbideari egoera hobetzeko eskatuz. Idatzia sinatu duten 33 ordezkariren artean, Leitza, Doneztebe, Elizondo eta Lesakakoa daude. Maita Arrillaga Lesaka eta inguruko osasun etxeetako zuzendariak azaldu digunez, idatzia sinatu duten kasu guztiak ez dira berdinak: «Lesaka eta Leitzaren kasuan, adibidez, une honetan egoera ez da kaskarra, baina ez dakigu gerora zer izanen den» .
Arlo ekonomikoan eta giza baliabideen arloan dituzten hutsuneak salatu dituzte. Maiteren arabera, «larrialdietako zerbizuaren antolaketa ez da ona, eta bertze lanetan bezala, lanaldiak finkatzea da eskatzen dugu». Duela urte batzuk, Larrialdietako zerbitzua hobetzeko egindako eskaerei Nafarroako Osasunbideak ez diola kasurik egiten salatzen dute. Egoera horrek, «ezengokortasuna» sortzen duela erran zigun Lesakako zuzendariak. «Langile gutxi eta kontratuen baldintzak ere ez direlako oso onak, eta aurreikusi gabeko zerbait pasatzean sor-tzen dira arazoak». Gaineratu duenez, «giza baliabideen gabeziari aurre egiteko ordu gehiago sartzen dira». Osasun etxeetako zuzendariek orain arteko egindako eskaerak kontuan hartu ez izanagatik ere, «berriki badirudi erantzunari kaso egin eta martxan jarriko dela».
Gabezia guztien gainetik, zerbitzua antola-tzeko lan egiten segituko dutela adierazi zigun Maitek. Hain zuzen, bere hitzetan hori delako «landa eremuko herrietan huts egiten duen kontu bat».