Urteko lehenbiziko datuek langabeziak goiti egin zuela erakusten bazuten, otsaileko datuek ber-tzelakoa diote. Hilabete bukaeran 43 lagun guttiago ziren Doneztebeko INEMen izena emandakoak. Otsail hasieran gure eskualdean 709 langabetu ziren, eta hilabete akaberan 666. Beherakada %6koa izan da. 25 urtetik goitikoetan nabaritu da batez ere aldea. Hilabete hasieran emakumeetan 395 ziren zerrendan, hilabete beranduago, berriz, 30 guttiago. Gizonezkoetan ere beherakada izan da: 238 langabetu hasieran; akaberan, 222. Hogeita bortz urtez beheitikoetan, gizonezkoetan 3 guttiago; emakumeetan, ordea, 6 lagun gehiago.