Ibintza kultur taldeak eta Udalak bertze urte batez kilometroa erosi dute. Ibintzak herri sarreratik Iturengo plazarainokoa erosi du eta Udalak plazatik Aurtizko sarrerarainokoa. Gutxi gorabera gaueko 01:35ean iritsiko da Korrika Iturenera. Bidenabar, Ibintzak afaria antolatu du gaua girotzeko. Argazkia aitzineko Korrikakoa da, Korrika ttikia egin zenekoa.