23 urtetik beherako finalean Erasun eta Rekondo gogor aritu ziren, eta azkeneko proba arte ez zen argi ikusi irabazleak zein izanen ziren, 44 segundoko aldea baitzuten Erasun eta Rekondok. Azken enborra erabakiorra izan zen, Eratsuni enborra mozteko gutxi falta zi-tzaionean bizkaitarrek aurrea hartu baitzuten.
Lehenengo proban 45 ontzako enborra ahalik eta kolpe gutxienetan moztu beharrekoa zen eta 35 kolpetan moztu zuten bi bikoteek. Bigarren proban 45 ontzako bi enbor erlojuz kontra moztu behar izan zituzten eta bizkaitarren aldera joan zen.
Zutik kana-erdiko enbor bat moztea izan zen hurrengo lana, eta Rekondo eta Eratsun hobeak izan ziren. Laugarren lanan, oinbikoa txanda librean erdibi-tzerakoan, ordea, Atu-txa eta Aldape garaile
Bosgarren saioan gauzak ez zeuden batere argi, are gutxiago nafarrek proba hau irabazi zutelako.
Gauzak honela azken proba iritsi zen eta Aldapek eta Atutxak zortea lagun izan zuten. Eratsunek enborra ia moztuta zuela hautsi egin zitzaion, eta denbora dezente galdu zen. Ez zuten irabazteko aukerarik izan, baina halere, lan ederra egin zuten Erasun eta Rekondok. Zorionak biei.