Datorren martxoaren 31n, larunbata, Korrika Sunbillatik pasatuko da. Aurten, herritik bertatik pasatzen ez bada ere, errepide berritik pasatuko da. Antrotokiko gazteek kilometro bat erosi dute, Primenekorboda baserriaren paretik hasi eta Gillenbaita pareraino gutxi gorabehera.
Ondoren, herriko Udalak eta Ulibeltzak elkarteak elkarrekin erosi duten beste kilometroa hasiko da, Ibarburu ondoino gutxi gorabehera. Korrikara giro onean eta guztiak elkarrekin joateko, afaria antolatu da Ariztigain akanpalekuko ostatuan. Menua: entsalada, kroketak, aretze sahieskia, izozkia, kafea eta kopa izanen da eta prezioa 16 eurokoa izanen da. Apuntatzeko epea mar-txoaren 25a bitarte egonen da zabalik, eta txartelak Itturburu eta Fonda ostatuetan egonen dira salgai. Afalondoren, gaueko ordubatak aldera, guztiak elkarrekin aurtengo Korrikako kilometroak egitera joanen dira.