Asteburu kulturala martxoaren 24 eta 25ean

Jaione OTXANDORENA 2007ko martxoaren 13a

Iaz bezala gaztelu puzgarriak izanen dira frontoian. TTIPI TTAPA

Antzakaitz kultur taldeak eta herriko gazteek asteburu kulturala antolatu dute datorren martxoaren 24 eta 25erako. Ekitaldiz betetako asteburua antolatu dutela ezin ukatu: Ekitaltaldiak martxoaren 24an hasiko dira. 10:30etan haurrentzat herri-kirolak izanen dira herriko frontoian. 11:00etan tortilla patata lehiaketa (antolatzaileek dozena bat arraul-tze emanen dizkiete talde bakoitzari, gainon-tzeko osagaiak bakoi-tzak eraman beharko ditu). 12:00etan jokuak izanen dira eta 14:30ean bazkaria Ulibeltzak elkartean. Bazkari honetara joateko txartelak martxoaren 18a arte egonen dira salgai Fonda eta Itturburu ostatuetan. 15:30ean gaztelu puzgarriak eta jokuak izanen dira haurrentzat herriko frontoian, eta 17:00etan, txokolatada. Jarraian, 18:00etan triki poteoa eta karaokea ostatuz ostatu. Egunari segida emateko berriz, 20:30etik aitzinera sagardo kupela Ulibeltzak elkartean. Sagardoarekin batera, goizean egindako tortilla pintxoak, txistorra, xolomoa eta gazta pintxoak ere izanen dira. Giroa, Arkaitz Mindegia eta Mirian Altzuri trikitalariek animatuko dute, eta hauekin batera, herriko bertsolari gazteak ere bertsotan ariko dira. Hurrengo egunean, martxoak 25, 11:00etatik 19:00ak arte, herriko emakumeek egindako eskulanen erakusketa ikusgai egonen da Ulibeltzak elkartean. 17:00etan, mus txapelketa Itturburu ostatuan, eta bukatzeko, zari eder baten zozketa eginen da 19:00etan Ulibeltzak elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun