Senpereko Auxtin Zamoraren egitasmoaren barrenean, poesiaren munduan murgildu ziren herriko haurrak joan den hilabetean. Herrian barna egindako ibilaldi batetik ateratako ideiak papereratzen aritu ziren 3. eta 4. mailakoak eta hortik hainbat poema sortu zituzten. Joxe Mari Remiro zuzendariaren erranetan «ekimen desberdin eta polita izan zen. Etxalarko eskolan inoiz ez genuen horrelakorik egin eta hagitz aberasgarria suertatu zen bai ikasle eta bai ikasleentzat. Mundu berri eta interesgarria agertu zigun Auxtinek, gehienentzat erabat ezezaguna, baina interes handikoa». Heldu den apirilaren 1ean «Hatsaren poesia» olerki bilduma argitaratuko du Auxtinek eta eskolako haurren poema, liburuan agertuko da.