Igande honetan, eginen du Altxata Kultur Elkarteak urteko Batzar Orokorra. 12:00etan bilduko dira Kultur Etxean, eta landuko dituzten gaien artean joan den urteko kontuak, aurtengo aurrekontua, eta junta-berritzea egonen dira, urtero bezala. Egitasmo eta ideia berriez ere solastuko dira. Batzarra Elkarteko kide guztiei irekia dago.