Sagardotegira autobusa

Joseba eta Nerea 2007ko martxoaren 13a

Larunbat honetarako, martxoak 17, sagardotegira joateko autobusa antolatu dute herriko gazteek. Izena emateko epea joan den igandean akabatu zen eta animatutakoak larunbat ilunabarreko 8etan herri-sarreran elkartuko dira Astigarragara joateko. Joan den urteetan arrakasta handia izan du ateraldi honek, eta aurten ere bertze horrenbertze espero da. Gazte eta ez hain gaztea franko animatzen dira, autobusaren aitzakian, sagardotegiko giroaz gozatzera, autoa hartzeaz batere arduratu beharrik izan gabe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun