Altxata Kultur Elkarteak antolatuta, herriko hainbat lagun mendi irteerak egiten ari dira martxoko 4 igandeetan. «Etxalar mugaz-muga» egitasmoaren barrenean, Etxalar herria inguratzen duten muga guztietan barna ibiltzea da helburua, lau etapatan banatuta. Lehenbiziko eta bigarren etapak burutu ondotik, igande honetan eta hurrengoan eginen dira azkenengo biak. Hitzordua igande goizeko zortzietan paratua dago, animatu nahi duten guztientzat. Lau etapak akabatutakoan, martxoaren 25ean, bazkaria eginen da mendi ateraldietan parte hartu duten guztien artean.