Ezkontza erlijio islamiarrean eta erlijio mistoetan

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 13a

Errito musulmana Meskita batean egin behar da, Iman edo arduradun erlijiosoaren aurrean.

Ohiturak dioenez, ezkontza zeremoniaren aurretik gizongaiak ez ditu andregaiaren prestaketak ikusi behar (soinekoa, orrazkera, etab.), zorte txarra ekartzen omen du. Andregaiaren logela ere ezin du bisitatu.

Erlijio mistoak

Erlijio honek gizonei kristau edo judutarrekin ezkontzea uzten die liburu errebelatu bat daukaten herriak ordezkatzen dituztelako. Emakumeak, aldiz, arabiarrekin bakarrik ezkon daitezke. Gizonezkoek tradizioak mantendu behar dituzte eta horrek horien jarraikortasuna puskatzea ekar lezake.

Ospakizunak

Ospakizunak hiru egunetik aste betera iraun dezakete eta ezkongaietako baten etxean edo toki publiko batean egin daitezke (hotela, jatetxea, etab.). Lehendabiziko gaua bakarrik emakumeen ospakizuna da. Andregaia Caftan izeneko soineko batekin jazten dute eta eskuak eta oinak henarekin margotzen zaizkio. Bigarren gauetik aitzinera oturuntzarekin hasten da (ohituraren arabera gizongaiarentzako bat eta andregaiarentzako bestea) eta senide eta lagun guztiak gonbidatzen dira. Ospakizun guztietan tradizio eta folklore musulman aberatsa agerikoa da. Ezkongaiek ohorezko tokia hartzen dute oturuntzan eta andregaiak garbitasun eta kastitatea irudikatzen duen soineko txuri bat darama. Jendearen aurrean jarri ondotik ezkontza kontsumatzeko bikotea badoa.

Poligamia

Nahiz eta emazte bat baino gehiago izatea baimenduta egon, gero eta gizon gehiagok emazte bakarra izaten dute. Gauza bera gertatzen ari da ezkontzaren negoziazioarekin. Senargaia eta andregaiaren familiako gizonezko senide baten artean (aita edo anaiak) negoziatzeko ohitura bazegoen ere, gaur egun ez da hainbeste egiten. Oraindik mantentzen den ohitura ezkonsariarena da. Familia berriaren egonkortasun ekonomikoa bermatzeko modukoa izan behar da. Koranen arabera andregaiari materiala den zerbait eman behar zaio, horrela, bikotea banatuz gero, emazteak bizi ahal izateko zerbait izanen duela ziurtatzen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun