Erritua edo zeremonia ezkontza eskabidea egiten denetik hasten da. Andregaiaren gurasoek gizongaia bere alabarentzat egokia den erabaki behar dute eta ezkongaien artean maitasun asko egon arren, ezkontza galarazi dezakete. Ezkontza eskabidean, “quererse pedir” eta “decir el sí” direlakoetan, familiako kide askok parte hartzen dute. Jakituriaren eta errespetuaren sinboloa izanik, aitona izaten da nagusi eta andregaia aurrean egon gabe adosten dute ezkontza.
Egunak iraun ditzakeen kristau ezteia, komunitate guztiarentzako gertaera berezia da. Zeremonian, atsedenik gabe, gonbidatuen kantu espiritualak, eskariak eta erreguak entzuten dira.
Ondotik, birjintasuna ziurtatzeko, kastitate erritoa ospatzen da. Musika eta errito tradizionalei paso ematen zaie, almendra glaseatuak botaz eta gizonezkoek alkandorak urratuz.