Ezkontzak Mexikon

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 13a

ttipi-ttapa

Mexikoko ezkontza tradizio erlijioso indigena eta katolikoen arteko nahasketa izaten da. Prestaketek aste batzuk irauten dute eta, besta, egun batzuetan luzatzen da. Dena nahasmendu alai batean gertatzen dela dirudien arren, guztiaren azpitik erritual zorrotza dago. Erritual hau andregaiaren familiari ezkontzeko baimena eskatzen zaionean hasten da eta, toki batzuetan, urtebetez andregaiak amaginarrebaren etxean etxeko lanak egiten ikasten duenean bukatzen da.

Jakiak

Ia Mexiko osoan jaki nagusia molea da eta ahal izanez gero, eskuz egindakoa. Oaxacan zazpi klasetakoa dago eta gizonek mezkal delakoa edan eta beranduago hilko duten indioilarra buru gainean dutela dantzatzen dute. Kostaldean indioilarraren ordez itxaskiak erabiltzen dira eta iparraldean, antxumeak. Yucatanen beteki beltza edo txerrikume errea eskaintzen dute.

Tradizio mestizoak

Tradizio mestizoak andregaiari ezkontza eskatzeko bitartekari bat behar dela erraten du, andregaiaren familiari opariak eramaten dizkiona. Gizongaiak ezkontza eskatu ondotik eta egun berean elizan ere andregaia ezin duela ikusi erraten du tradizioak. Senargaiaren familiaren kontura egin behar dute andregaiaren familiako emakumeek soinekoa eta janaria herri osoaren laguntzarekin prestatuko dute. Gizonak eta emakumeak banatuta egon behar dira ospakizunean. Eta herri osoa gonbidatuta dagoela suposatzen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun