Indian, hiru egun behar izaten dira andregaiaren ahizpa, izeba eta lehengusinek henarekin eskuak eta oinak margotzeko. Irudiek maitasuna, oparotasuna, zoriontasuna, ugalkortasuna eta espiritu gaiztoen aurreko babesa irudikatzen dute. Andregaiak ez du ia gizongaia ezagutzen, beraien gurasoek moldatu ohi dute ezkontza.
Gozoak, arrautzak eta dirua Indiako ezkontzen zati dira eta bizitza gozoa, ugalkortasuna eta oparotasuna adierazten dute urrenez urren. Zeremoniak espiritu gaiztoak uxatzeko erritual zaharrak baditu. Boto edo promesak egin ondotik, gizongaiaren aita edo anaiak bikotearen gainean lore petaloak botatzen ditu. Ezkongaien buru gainetik hiru zirkulu eginez koko bat pasatzeak zortea dakarrenaren sinesmen bat badago. Gizongaiek buru gainean durbantea daramate eta ohiturari jarraituz, andregaiek sari gorri edo arrosak eta ahalik eta bitxi gehien janzten dituzte.
Ezkontza zeremoniak
Ezkontza zeremonia hasi bezain laster, gizongaia emakume tartera eramaten dute eta andregaiaren amak aarti (zeremonia mota bat) bat eginez hartzen du. Ondotik mandapera (ezkontza erritualak egiten diren tokira) eramaten dute. Zeremonian andregaiak ez du aurpegia erakusten.