Urrezko Aizkolarien Txapelketa igandean hasi zen Garraldan

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 12a

Felix Etxeberriak plazetara itzultzea garaipenarekin ospatu zuen

Aurtengo Urrezko Aizkolarien Txapelketa pasa den igandean hasi zen Garraldan. Bertan hiru norgehiagoka jokatu ziren. Sergio Mandazen eta Jon Iriarte etxean aritu ziren haien publikoaren aitzinean Zegamako Jesus Mari Esnaola eta Segoviako El Espinar Jon Rodriguezen aurka hurrenez hurren. Hirugarren kanporaketan Felix Etxeberria sunbildarra Arostegiko Manolo Kañamaresen aurka aritu zen. Txapelketan aurrera egin ahal izateko hauxe izan zen ahal bezain laster egin behar izan zuten. 45 ontzako bat kolpeka, bertze bat erlojuaren aurka, hirugarren bat zutik, eta iraupeneko proban, bi 54 ontzako eta 60 ontzako bat. Garraldarrei publikoa alde bazuten ere, gauzak ez zitzaizkien batere ongi atera, eta biek galdu egin zuten. Hirugarren lehian, saioko gure eskualdeko ordezkari bakarra ederki aritu zen. Aspaldiko partez plazetan ikustekoa bazen ere, Sunbildarrak itxura ona eman zuen, eta lan anitzik ez zuen izan Manolo Kañamares kanporatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun