Joan den larunbatean Berriozaren jokatutako Nafarroako Bertsolari txapelketako azken finalaurrekoan, Xabier Silveirak argi utzi zuen berekin kontatu beharko zela aurtengo txapelerako. Saioan erraz nagusitu zen 422,5 puntu lortuz. Bigarren postua Erika Lagomarentzat izan zen 399 punturekin. Hunek ere bertso oso politak bota zituen. Hirugarrena Miel Mari Elosegi Luze izan zen, erregularra izan eta 390 puntu eskuratu zituen. Laugarrenak, Oskar Estangak 366 puntu lortu zituen, bosgarrenak, Aritz Saraguetak 357,5 eta seigarrenak, Alazne Untxalok 349.
Anitzen erranetan hiru finalerdien artean, saio txukunena izan zen larunbatekoa, eta bertsolarien artean giro gehien izan zuena. Lehen hiru kanporaketak jokatuta, ezagunak dira, martxoaren 24ean finala jokatuko duten 8 bertsilariak, saioren bat irabazita, Iñigo Olaetxea, Etxabe eta Xabier Silveira eta puntuazioaren arabera, Erika Lagoma, Jon Barberena, Julen Zelaieta, Miel Mari Elosegi eta Bittor Elizagoien.
Dudarik gabe Silveira izanen da aurtengo faboritoa, baina bertze guzien artean, bigarren postua eskuratzeko lehieketa polita ikusteko aukera izanen da heldu den igandean zortzi Elizondoko Lur Dantzalekuan arratsaldeko 17:30etik aitzinera.