500.000 euroko diru laguntza Doneztebeko erresidentzia eraikitzeko

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 9a

Ramon Latasaren eskultura ordaintzeko 23.000 euroko dirulaguntza aurreikusi du Nafarroako Gobernuak

2007ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, 3,5 milioi euro gastatuko dira zati bereizietan sailkatuak diren gure eskualdeko 7 proiektutan. Miloi bat euro inbertituko da Urdazubiko Dantxarinea auzoa zeharkatzen duen N-121-B errepidean egin beharreko moldaketa lanetan, 500.000 euro Baztango kaputxinoen lehengo ikastetxea kudeatuko duen Lekaroz fundazioan, 500.000 euro Donezteben egin nahi den adineko jendeen erresidentzian, 770.000 euro Bortziri eta Baztanen hiriko gasaren sarea hedatzeko lanetan, 700.000 euro N-121 errepidean Belateko ardatzean egin beharreko lanetan, 37.000 euro Urroz eta Beintzako udaletxeekin hartutako Leurtzako natur guneko hitzarmenean, eta azkenik 23.000 Ramon Latasaren eskulturaren finantziazioan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun