Su hiltzaileen parkeetan haien eguna ospatu zuten atzo

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 9a

2006an Oronozko su-hiltzaileek 350 interbentzio egin zituzten

Ortzegunean, su-hiltzaileen nagusiaren San Joan Jainkoarenaren eguna ospatu zuen Nafarroako Larrialdietarako Agentziak. Ekitaldian aurten jubilatu diren 4 su-hiltzaileak omendu zituzten baita parke boluntarioen su-hiltzaile guziak ere. Hortaz, Goizueta, Leitza, Bera eta Lesakako alkate eta parkeen ordezkariak gomitatuak izan ziren. Ospakizun nagusia, Iruñean izan bazen, profesionalen bertze parkeetan ere ekitaldiak izan ziren, eta pasa den urteko balantzeen berri eman zuten. 2006an Nafarroako su-hiltzaileek 9500 interbentzio egin zituzten, eta horien artean 3500 salbamendu, % 37. Oronoz Mugairiko parkeari dagokionez, iaz, 350 aldiz atera behar izan dute, gehienetan mendiko suteengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun