Nafarroako Gobernuak 162 milioiko dirulaguntza emanen die eskualdeko herriei

Gurutze PIKABEA 2007ko martxoaren 9a

Eskualdeko 15 herrik jasoko dute azpiegiturak finantzatzeko laguntza

ttipi-ttapa Nafarroako Gobernuko Tokiko Administrazioen Sailak 3 milioi euroko dirulaguntza banatuko du 2007an hainbat udaletan. Diru hori azpiegiturak finantza-tzeko erabiliko da, zehazki, hiri-altzarien alorrerako. Gobernuak 243 eskakizun jaso zituen, horietatik 15 Ttipi-Ttapak hartzen duen eskualdekoak, eta 15 herri horiek 162.155,38 euro banatuko dira. Emandako diru-laguntza herri bakoitzaren biztanle kopuruaren araberakoa da.Kasu guztietan, emandako laguntzak ez dira inbertsioen %50a baino altuagoak izanen. Hala, 500 biztanle baino guttiago dituztenen kasuan, gehienezko laguntza 12.000 eurokoa izanen da; 500 eta 5.000 biztanle dituztenak gehienez ere 30.000 euro jasoko dituzte. Aipatu, Bera, Lesaka eta Urdazubik ez ezik gainerakoek inbertsioen %50 inguru jaso dutela.

DIRU-LAGUNTZAK

Bera - Barandak eta haur parkea...102.066,61 / 30.000,00

Lesaka - Eskulturak, pasarelak, haur parkeko komuna...87.439,12 / 30.000,00

Doneztebe - Zazpigurutzen haur parkea...15.570,97 / 7.785,49

Etxalar - Barandak eta sareak, babesa egiteko...30.443,00 / 15.221,50

Sunbilla - Markesina, 9 banku eta 32 metro hesitan...18.444,31 / 9.055,66

Arantza - Bankuak, zakarrontziak, barandak...10.915,60 / 5.457,80

Igantzi - Hiri-altzariak...21.856,72 / 10.928,36

Ituren - Parkea...10.551,04 / 5.275,52

Urdazubi - Markesina...32.057,17 / 12.000,00

Narbarte - Haur parkea, zaborrontziak eta bankuak...7.300,00 / 3.650,00

Zubieta - Kolunpioak itxi eta kortxoa jartzeko...5.501,88 / 2.750,94

Areso - Haur parkearen eraberritzea, barandak, eskubandak ...23.121,00 / 11.560,50

Beintza-Labaien - Haur parkea eskola inguruan...6.448,09 / 3.224,05

Elgorriaga - Haur parkea, 4 banku eta 4-6 zakarrontzi... 6.534,28 / 3.267,14

Zugarramurdi - Haur parkea...23.956,84 / 11.978,42

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun