Nafarroako Merkatarien Federazioak joan den urtean eskaini dituen ikastaroen balantzea egin berri du. Guztira, herrialdeko 6 herritan banatutako 14 ikastaro eman dituzte, orotara 218 ordu. 15 horien artean 3 gure eskualdean izan dira, bi Donezteben eta bertze bat Beran. 220 bat saltzaileek parte hartu dute eta ikastaroak baloratzeko orduan hagitz baikorrak izan dira. Federazioak egindako azterketaren arabera, 2006an emandako ikastaroak 8,5ekoa puntuazioa izan dute 10en gain.
Bezeroen harrera, erosketen kudeaketa, nola iragarri, informatika eta eraginkor hitz egin, izan dira joan den urtean jorratutako gaiak, eta aurten ere, norabide berdinean segitzeko asmoa dute. Hortaz 2007ko lehen sei hilabetetako 170 lagunentzako lekua izanen duten 11 ikastaldi antolatu nahi dituzte. Gaiak hauexek izanen dira, erakusleihoen antolaketa, informatika, giza baliabideen kudeaketa, lan arriskuen prebentzioa, nola iragarri eta langileen eraginkortasuna nola hobetu.
2007ko ikastaroen egitaraua ez dute oraindik osatu, hortaz, interesatuak daudenek nagusiek ala langileek, 948 23 99 08 zenbakira deitu behar dute, edo bestela