Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailak Kultur Ibilbideak programako sariak banatu ditu. Aurten herrialde osoko 30 ikasleen lanak saritu dira, eta horietariko bi gure eskualdera etorri dira. Elizondoko San Frantzisko Xabier ikastetxeko Rakel Pardok saria eskuratu du aurkeztutako idazlanari esker, eta Berako Jesusen bihotzeko Andoni Garridok berriz egindako marrazkiari esker.
Aurten 26. aldia da eskolako ateraldien programa egiten dela Nafarroan barna. Lehen Hezkuntzako 5. mailari zuzendutako egitasmo huntan dagoeneko 100.000 haur inguru hartu dute parte. Antolatzaileek diotenez hagitz aproposa izaten da eskolan ikasten dutena haien begietatik zuzenean ikusi ahal izateko, eta praktikan jartzeko.
Gisa horretarako programekin, Nafarroako historia, geografia eta kulturaren ezagutza bultzatu nahi dute gazteen artean, paisaien aniztasun eta ondarearen aberastasunaz ohartaraziz.