Heldu diren lau ortziraletan Etxalarko Kultur Etxeak film eta marazki bizidunen emanaldiak antolatu ditu nagusiki haur eta gazteei zuzendua. Publiko bereizi batentzat izanik proiekzio guziak arratsaldez eginen dira Kultur Etxean bertan. Lehena heldu den ortziralean izanen da, martxoaren 9an, arratsaldeko 16:30ean. Asteriz eta Zesarren ustekabea izeneko marrazki biziduna ikusteko aukera izanen da. Ondoko ortziralean, leku eta ordutegi berean, Balto, ordezko hegoak marrazki biziduna eskainiko dute. Hirugarren emanaldian, martxoaren 23an, Aupa Etxebeste filma izanen da ikusgai, baina kasu huntan arratsaldeko 18:00etan. Programazioko azken eskaintza Pippi Galtzaluze marrazki biziduna izanen da, martxoaren 30ean berriz ere arratsaldeko 16:30ean. Emankizun guziak dohainik izanen dira eta haurrei zuzendua bada ere, helduak hurbil daitezke.