Atzo goizean, Iruñea eta Tutera artean dagoen Tiebas-Muru Artederreta herrian gertatuko trafiko istripuan Ramon Loperena 46 urteko Zubietarra zendu zen, eta autoan berekin zihoan 44 urteko lankidea ere.
Foru-zaingoak eman dituen datuen arabera, Tutera aldera joaki zen kamioi frigorifiko portugaldar batek gibeleko gurpila galdu zuen, eta parean zetorren kamioaren aurka jo zuen hunen gidariari kontrola galaraziz. Orduan Iruñea aldera zihoan kamioiak ezkerreko karrilean sartu zen eta bi hildakoen autoaren gainean irauli zen.