Osagarriek ikutu berezia ematen dute. Denboraldi honetan ugariak dira eta asko ikusten dira, tamaina haundikoak eta kolore aunitzetakoak erabiliko direlako. Diseinuak oso originalak dira. Belarritakoak, eskumuturrekoak, lepokoak eta eraztunak kolorez jantziko dira. Bolatxoak dituzten eta pasta antzeko materialaz egindako piezak ikusgarriak dira (arroxak, horiak, berdeak, turkesak...). Kolorezko metalan egindakoak baina haundiak batez ere.
Txuria eta beltza, bakoitza bere aldetik edo nahasiz datoz, hala ere txuria izanen da nagusi.
Luzera desberdinetako lepokoetan fantasia nabarmenduko da eta Chanelen perlazko lepoko klasetan inspiratzen dira. Lepoko hauekin hari finezko belarritakoak ikusiko dira, puntan perla bat daukatenak.
Kolorezko esmalteak zilarra eta bertze metalekin nahasiko dira. Medaloi haundiak kate luzeekin eta larru edo zeta sokekin lepora itsatsitako pieza txikiagoak. Belarritako haundiak eskumuturrekin konbinatuta. Swaroski kristala indarrean jarraitzen du kolorea eta dizdira emanez.
Boltsoei dagoekionez, erratekoa da hauek ere oso haundiak izanen direla. Lore, komik irudi eta irudi geometrikoekin estanpatuak. Erabiltzen diren materialak betzeak bertze, loneta, sarea (erosketarako poltsa antzekoak), larrua eta retroagoa den txarola dira, beti ere kolore biziekin (arroxak, turkesak, etab.).
Okasio berezi eta besta egunetarako, boltso ttiki flekodunak (20. hamarkadan oinarrituz) edo eskumuturrekoa bailira eramateko heldu leku originalekin. Gerrikoa aunitz erabiltzen jarraituko da, apaingarri bakarrik edo galtzak, gonak edo soinekoak kontzeko. Aldakara beharrean gerrira doan gerrikoa gero eta gehiago ikusiko da, larruzkoak, ohialezkoak, hard-rock itsurakoak...
Zapiak oihal arinetan datoz (zeta, kotoia, linua...), estanpatu xuabeekin nahiz kolore bakarrean arropa estanpatuarekin eramateko. Ehunak nahasten dira. Lepoan lotutako zapia eramaten da,