Haurrei gero eta gehiago gustatzen zaie helduak bezala jantzi eta moda jarraitzea. Jantzi eroso eta koloretsuak dira udaberri eta uda honetarako eskaintzaren ardatza. Kotoi eta harizko arropa praktikoak izanen ditugu aurtengoan etxeko ttikienentzat. Koloreari dagokionez, laranjak, gorriak eta lurrak nagusitzen dira. Nagusiki, mutilentzat pirata itsurako patrikadun galtza zabalak ikusiko dira eta irudi etnikoak dituzten arropak neskentzat. Jaio berrientzat ere soineko klasikoez gain moda modako arropak aurkitu daitezke: tiradun soinekoak, galtza zabalak… Kolore xuabeak eta oihal oso naturalak izango dira nagusituko direnak, beti ere arropa erosoa eta estilodun izanik.