LORE SORTEN GARRANTZIA

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 6a

ttipi-ttapa

Lorez egindako edergarri eta konposizio ugari lor daitezke emaztegaiaren sortarako, zeremoniak dirauen bitartean eliza edertzeko, autoa edo jatetxea edertzeko… Hala ere, lore guztiek bat etorri behar dute zeremoniarekin, soinekoarekin, eta, batez ere, senargaien gustuarekin.

Emaztegaiaren lore sorta, berdin da sorta lore fresko eta irekiekin eginda dagoen nahiz egoki lehorturiko loreekin eginda dagoen, gauza da emaztegaiaren sorta ezinbesteko osagai argitsua dela. Era askotara osa daiteke: konposizio landatarrekin, lore bakartiekin edo bitxilore txikitxoekin… Lore sortak eta emaztegaiak bikote perfektua osatzen dute.

Gaur egungo modak eragin handia du lore sorta diseinatzean. Material naturalak erabil daitezke, edo, bestela, edozein motatako fantasiak. Horrela, zurtoin berdeak ikustea gustu onekoa dela jotzen da.

Kontuan hartu behar dugu sortak eta emaztegaiaren soinekoko dandarraren neurriak zuzeneko lotura dutela. Horregatik, zenbat eta dandar luzeagoa izan, sorta gehiago nabarmenduko da. Loreak sinbologia eta siniskeria huts dira, errito eta ohiturak sortzen dituzte. Aintzina, lorea bere esanahia kontuan hartuta hautatu behar zen. Esate baterako, laranjondo loreek, lirioek eta arrosek zorte ona ematen dute ezkondu eta geroko bizimoduan, eta maitasuna eta alaitasuna ekartzen dute. Mirtoa betierekotasunaren amodioaren sinonimo da, eta arrosak ausardia, amodioa eta edertasuna islatzen ditu. Horregatik, kontuz ibili behar dugu sorta gorriekin, zorte txarra eman baitezake. Kolore aberastasunak erakartzen bazaitu, milaka sorta hautatu eta benetan emaitza onak lor ditzakezu. Bestalde, tonu arinagoak nahiago badituzu, akarak, kalak eta sorta txikietan erabiltzen diren beste asko hauta ditzakezu. Zeremonia egin behar den tokian, elizan nahiz epaitegian, komeni da giro erromantikoa eta harmonikoa sortzea, betiere toki horretako arkitektura zainduta eta tokiaren izaera berezia nabarmenduta. Horregatik, erabaki hori profesionalek hartzea gomendatzen dizugu, aukera egokiena zein den hautatzen laguntza emango baitizute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun