Ezkontza prestatzean pentsatu beharreko ezinbertzeko detaileak

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 6a

ttipi-ttapa

EZKONTZARAKO OPARI ZERRENDA OSATZEA

Azkenaldian, eztei zerrenda oso elementu garrantzitsu bihurtzen ari da ezkondu behar direnentzat. Horregatik, bada, oso garrantzitsua da zerrenda era egokian eta ezer ere ahaztu gabe egitea.

Eztei zerrendetan gehien sartzen den elementuetako bat, gerora gehien erabiliko duzunetakoa gainera, etxetresna elektrikoak dira. Ezkonberritako bizimodutik gutxien gustatzen zaizuena etxeko lanak egitea bada, eta, gainera, lanok egiteko denbora gehiegi ez baduzue, gomendatzen dizuegu zerrendan makina eraberritzaile horiek sartzea. Izan ere, denbora eskatzen duten lan gehienak zuen ordez egiteko gai dira. Tresna horien modelo berrienak estetikoki oso erakargarriak dira, eta oso toki gutxi hartzen dute. Era guztietako gauzak egiteko elementu osagarriak izaten dituzte. Gainera, erraz garbitzen dira eta normalean erabilerrazak dira. Eztei zerrenda guztietan eskatu ohi den beste elementu garrantzitsu bat mahai tresneria da. Lehenik eta behin, oso elementu praktikoa da, eta, bigarrenik, mahai gainerako osagaiekin, hala nola ontziteriarekin eta beirateriarekin, multzo harmonikoa osatzeko aukera ematen du. Mahai tresnak aukeratzera goazenean zertarako erabiliko ditugun gogoan izan behar dugu. Eguneroko mahai tresnak aukera ditzakegu, edota egoera berezietan erabiltzekoak. Era berean, sailkapen horren barruan mahai tresna klasikoak, modernoak, informalak, diseinuzkoak eta abar nahi ditugun ere aukeratu beharko dugu. Nolanahi ere, asko irauten duten materialez, hala nola altzairu herdoilgaitzez, eginiko tresnen artean, era askotako sortak eta kalitateak daude.

Ontziteria ere ezin duzue ahaztu. Ontziak askotan erabili behar badituzue, ontzi garbigailuan garbitzeko arazorik dagoen galdetu behar duzue, baina, bestalde, modelo berri gehienek, sofistikatuenek eta garestienek ere, ezaugarri hori badute. Ontziteria erabiltzeari ez zaio beldurrik izan behar, bitrina edertzeko oso polita bada ere, ontziak erabiltzeko baitira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun