DAGOKIZUN ORRAZKERA

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 6a

ttipi-ttapa

Ezkontzarako soinekoa hautatu ondotik, orrazkeran pentsatzen hasi behar da. Orrazkerak, zu zaren bezala sentiarazi behar zaitu, egun guzian mugitu gabe iraun behar du eta noski eguneko protagonista bilaka arazi behar zaitu. Lehen adierazi bezala, soineko, zapata eta osagarri guztiak hautatu ondotik dator orrazkeraren hautaketa.

Osagarrietan, korona edo buruko paramenta eramatea erabaki baldin baduzu, orrazkera aukera desberdinak izanen dituzu. Kasu guztietan, janzkerak eta orrazkerak elementu homogeneoa osatu behar dute. Bestalde, zure betiko ileapaindegira jotzea gomendatzen dizugu. Lehenagotik ezagutzen zaituen ile-apaintzailea egokiena izanen da jadanik ezagutzen bait zaitu.
Lehen hitzordua, ideiak trukatzeko hitzordua izaten da. Ile-apaintzaileari, zure ametsak, zure gustuak eta zure kezkak azaldu behar dizkiozu. Era berean, soineko eta osagarriekin, aintzinetik ateratako argazkia eramaten baldin baduzu, lagungarri gerta dakioke.

Hona hemen gomendio batzu:

- Lehen hitzorduan denbora hartu detaile guztiak argitu arte.
- Ezkontza mota bakoitzari orrazkera egokituko zaio. Ezkontza informala baldin bada adibidez, edo andregaiak ez ohiko ile orrakera nahi baldin badu, aurten bi aukera proposatzen dira. Alde batetik, ilea erdi bildua eraman daiteke, edo bestela ilea guztiz bilduta baina kanporantza puntak uzten dira.
- Halere, orrazkera tradizionala da gaur egunoraindik gehien aholkatzen dena. Ile guztiak bilduta eta era puruan eta klasikoan orrazten dira.
- Extentsioak eta erantsitako ileak ere asko erabiltzen dira. Zure ileak luzatu ditzazkezu edo bolumena gehitu dezakezu, naturaltasuna mantenduz.
- Berrikuntzetan, ile orrazkeran gehitzen diren bitxiak aipatuko genituzke. Bitxiak orrazkeran itsatsi egiten dira, marrazkiak osatzen dira eta noski originaltasuna sortzen du.
- Azken aholkua honako hau da: ezkontzako egunean ongi eta polit sentitu nahi baduzu ez ahantz, zure ile-apantzaile, makillatzaile eta zure arteko elkarlana ezinbestekoa dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun