ERAZTUNA HAUTATU

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 6a

TTIPI TTAPA

Eraztunak ezkerreko eskuko hatz nagian jartzeak esanahi berezia du. Aintzinako garaietan, uste zuten hatz horretan zegoen zaina, zuzenea bihotzarekin lotuta zegoela. Beraz, eraztuna hatz horretan jartzerakoan, zuzeneko konpromiso bat sortzen zen, eta konpromisoa bihotzaren taupadak gelditzen zirelarik amaitzen zen. Gaur egun, siniskera hau galdu bada ere, eraztunaren hautaketak bere garrantzia gorde du. Hala, bion eskuetan denbora luzez egon behar den bitxia ongi pentsaturik erosi behar da. Tradizioz aita ama pontekoak egiten zuten arren, gero eta bikote gehiagok eraztuna beraiek erostea erabakitzen dute, beren gustura eta beren aurrekontuarekin.
Hona hemen ezkontza eraztunak edo ezkontza eskatzeko solitarioak aukeratzeko nahiz erosteko kontuan hartu behar dituzuen aholkuen zerrenda bat:
- Bitxi denda on batera joan edo adituren bati laguntzeko eskatu.
- Ez zaitezte txunditurik geratu asko landutako eraztunekin edo modan dauden diseinuekin. Dotoreena sinpleena da, batez ere zuen bizitza osoan erabiliko duzuen bitxi bat denean.
- Eraztunak oso kalitate onekoak direla ziur jakiteko, eska ezazu eskaintzen dizueten bermea.
- Ezkontza eraztunaren estiloak eta konpromiso eraztunarenak bat etorri behar dute, biak hatz berean eramaten baitira.
- Gogoan izan prezioak ez duela eraztunaren kalitatea erabakitzen.
- Aurrekontu txikia baduzue, joan dendarik denda, kalitatea kontuan hartuta preziorik onena eskaintzen dizueten tokia aurkitu arte.
- Eraztuna erostera elkarrekin joan, horrela bion gustukoak diren eraztunak, zuen nortasuna isladatzen dutenak aurkitzeko.
- Kontuan izan asko erabiliko duzuen bitxia izango dela. Beraz, erosoa izan behar du: ez du ertz mingarririk izan behar, ezin da astunegia izan eta ezin ditu azalean sartzen diren harririk izan.
- Oso modelo klasikoak ere badaude, eta zuen estiloa klasikoa bada, horiek izango dira egokienak. Gainera, eraztun abangoardistegiak eta modernoegiak zaharkitu egiten dira edo azkenean aspergarri bihurtzen dira. - Gehien erabiltzen dena urre horia den arren, urre zuria eta horia nahas daitezke, edo, bestela, zilarrezkoak ere izan daitezke, oso material iraunkorra eta dotorea baita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun