Ezkongaientzako aurtengo arropa bilduma

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 6a

TTIPI TTAPA

Jantziak

KLASIKOA NAGUSI

Askotan ezkontzan andregaiaren soinekoari garrantzia gehiago ematen zaiola dirudi. Ezkontza bien arteko da, eta beraz, senargaiaren janzkera ez da ahantzi behar. Egia da, senargaiaren jantzia hautatzeko denbora gutxiago behar dela, hala ere, gero eta gehiago dira ezkontza egunerako beraien itxura zaintzen duten gizonak. Kontuan hartu behar da gainera, ezkongaien janzkerek bat etorri behar dutela. Hala, gizonentzako aukerak ugaritu dira azken urteetan. Ehunen eta koloreen hautua zabaldu da. Halere, janzkera klasikoa nagusitzen da. Kolore grisa, urdin iluna eta beltza erabilienak izaten jarraitzen dute. Txaketaren azpian, marradun edo kolore biziko atorrak aurki genitzazke aurtengo bilduman. Gomendio berdina azpimarratzen dute diseinatzaileek senargaiaren jantzia aipatzen dutelarik. Hau da, senargaia eroso sentitu behar dela bere jantzietan. Beraz, originalegia izan nahi duenak kasu egin beharko du, agian disfrazaturik dagoela irudituko bait zaio ezkontza egunean. Horregaitik, senargaiak bere gustukoa eta eroso senti arazten duen arropa aukeratu behar du.

KOLOREAK INDARREAN

2004ko soineko bildumaren berrikuntza, koloreen intentsitatean dago. Orain dela urte gutxi batzu arte txuria bakarrik erabiltzen bazen, pixkanaka koloreak lekua hartzen hasi dira. Hasieran, txuriaren familiakoak deitzen ahal ditugunak erabiltzen ziren, hala nola, beige delakoa edo krema kolorea. Beste batzutan, baina oso gutxitan halere, kolore gorria ikusi ahal izan dugu. Gaur egun ordea, tendentziak erabat aldatu dira eta koloreek indar handia hartu dute. Koloreek edo kolore nahasketak ikusten ahalko ditugu aurten ere; laranja, morea, urdina, berdea eta baita txuri-beltz konbinazioa. Soinekoetan marrazki desberdinak ere izanen ditugu, hala nola loreak edo marradura finak. Transparentziak ere erabiliko dira, eta urre edo eguzki koloreko ehunak ditugu aukeran. Koloreetaz gain, soinekoaren formaren aldetik ere, aukera zabala dago. Soineko klasikoaz gain, edozein formatako soinekoak aurki genitzazke. Tirantedunak, mauka motzekoak, mauka luzekoak edo mauka bakarrekoak ere, bertzeak bertze. Soinekoa, andregaiaren izaeraren islada izanen da,beraz, soinekoaren aukeraketa oso garrantzitsu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun