2007rako Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planak jasotzen dituen hainbat nekazaritza-aseguru hitzartzeko dirulaguntzak

Cederna-Garalur Elkartea / Europe Direct 2007ko martxoaren 5a

Non argitaratua:

NAO 26. zk,. 2007ko otsailaren 28koa (asteazkena).

Onuradunak:

Deialdi honen xedea 2007rako Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planak jasotzen dituen hainbat nekazaritza-aseguru hitzartzen dituzten nekazari eta abeltzainei laguntzea da, Nafarroako Foru Komunitatean dauden nekazaritzako ondasunetarako, eta Estatuko Administrazio Nagusiak helburu bererako ematen dituen dirulaguntzen osagarri. Asegurudunak, foru agindu honetan ezartzen diren laguntzak jaso ahal izateko, nekazaritzako ustiategi baten titularra izan beharko du, eta ustiategia Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan (uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuak arautua) inskribatuta eduki beharko du.

Epe-amaiera:

Hogeita hamar egun, aseguru-poliza izenpetzen denetik hasita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun