Non argitaratua:
NAO 26. zk., 2007ko otsailaren 28koa (asteazkena).
Onuradunak:
beren estatutuen arabera, lehen arauan aipatzen den jarduera-eremuan parte har dezaketen entitateak. Alegia, etorkinen gizarteratze arloan diharduten irabazi asmorik gabeko entitateak. Dirulaguntza hauen bidez, aipatu erakundeek etorkinen gizarteratze-esparruan proiektuak eta jarduerak garatzeko dituzten langileen, funtzionamenduaren eta jardueren gastuak finantzatuko dira.
Entitate eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren Gizarte Zerbitzuen Entitate, Zerbitzu eta Zentroen Erregistroan inskribatuta egotea.
b) Irabazi asmorik ez izatea.
c) Helbide soziala edo ordezkaritza iraunkorra Nafarroan izatea.
Epe-amaiera:
2007/03/23