Nafarroako Kirol Federazioei zuzendutako diru-laguntzak, 2007.

Cederna-Garalur Elkartea / Europe Direct 2007ko martxoaren 5a

Non argitaratua:

NAO 26. zk, 2007ko otsailaren 28koa (asteazkena)

Onuradunak:

Kirol Federazioak: 1. Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan inskribatuta egotea. 2. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak izatea. 3. Kontabilitate Plan Orokorraren araberako kontabilitatea eramatea; hau da, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariaren abenduaren 12ko 91/2003 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Kirol Federazioentzat onetsitako egokitzapenaren araberakoa. 4. Federazioek antolatutako jardueren ondoriozko erantzukizun zibila babesten duen aseguru bat kontratatuta edukitzea, bai entitatearentzat berarentzat, baita haren izenean ari diren pertsonentzat ere (zuzendaritza taldekoentzat eta langileentzat).

Diru-laguntzen xedea:

a) Administrazioa eta Kudeaketa.
b) Nafarroa mailako jarduera ofizialak.
c) Espainia mailako jarduera ofizialak, Nafarroako selekzioen programan sarturik ez daudenak, baita Nafarroatik gorako txapelketa ofizialak antolatzea ere.
d) Sustapen-jarduerak.
e) Ekipamendua.
f) Nafarroako Kirol Teknifikazio Zentroen programak.
g) Nafarroako selekzioen programak.
h) Prestakuntza.

Epe-amaiera:

2007/03/29

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun