Nafarroako Gobernuko Tokiko administrazioen sailak 3 milioiko dirulaguntza banatuko du hainbat udaletan hiri-altzarien erosketak finantzatzeko. Tokiko erakundeei zuzendutako deialdiak 243 eskakizun jaso zituen, eta horietariko 15 gure eskualdekoak ziren. Eskakizun guziei erantzun zaie, eta gehienetan inbertsioen %50 diruz lagunduko da. Hala ere, mugak jarri zituzten. Hortaz, 500 eta 5000 biztanle artean dituzten udalek ezingo dute 30.000 euro baino gehiago eskuratu, eta 500 baino guttiagoak 12.000 euro baino gehiago. Hau da Bera, Lesaka eta Urdazubiren kasua, Lehen biek 30.000 euro dirulaguntza eskuratuko dute, hiri-altzarietan egin dituzten inbertsioak laguntzeko, eta Urdazubik berriz 12.000 euro. Gainerako 12 herriek, erosi duten kostearen erdia dirulaguntzaz berreskuratuko dute. Horiek horrela, hauexek dira hunkituko dituzten dirulaguntzak, Doneztebek 7.800 euro, Etxalarrek 15.200 euro, Sunbillak 9.100 euro, Arantzak 5.500 euro, Igantzik 10.900 euro, Iturenek 5.300 euro, Narbartek 3.600 euro, Zubietak 2.800 euro, Aresok 11.600 euro, Beintza Labaienek, 3.200 euro, Elgorriagak 3.300 euro eta Zugarramurdik 12.000 euro.