Berria Txapelketa bigarren fasean sartu zen joan den asteburuan. Gure eskualdeko hiru taldek pasatu zuten lehen kanporaketa, Leitzako Aurrera, Baztango Txaruta eta Arantzako Ekaitzak. Otsailaren 24ean, 2. kanporaketan, leitzarrak Iruñeko Belate taldekoen aurka aritu ziren, eta 3. kanporaketarako sailkatzea puntu bakar batez lortu zuten 55 eta 54 nagusitu baitziren.
Larunbatean, aranztarren txanda izanen da, eta ez dute batere lan erreza izanen, gaur egungo txapeldunen aurka arituko baitira, Burlatako Zugarralde taldea. Arbizuko pilotalekuan jokatuko den norgehiagokan, kadetetan, Iparragirre eta Jauregi, Etxeberria eta Lanaren aurka arituko dira, jubeniletan, Mitxelena eta Madariaga, Santesteban eta Iriarteren aurka, eta helduetan, Pikabea eta Mitxelena, Arraztoa eta Landiribaren aurka. Txapelketa honek, egitura bereizia izaten du partida bakoitzean lortzen den tanto kopurua kontuan hartzen baita, ez eta garaipena. Hortaz bukatzerakoan hiru partidetako tanto guziak batzen dira, eta gehien dituenak norgehiagoka irabazten du. Ekaitzako taldea maila ona badu ere, burlatarrak dira faboritoak haien artean etorkizuneko pilotari apartak baitituzte.
Elizondoko Txarutak, larunbatean 8 jokatuko du bigarren kanporaketa, martxoaren 10ean, Zizurren, Berrizko Oizpe taldearen aurka.