Herri guzirako internet zerbitzua eskatzen du berrio EAk

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 1a

Oposizioko alderdiaren ustez Nafarroako Gobernuak eta Udalak ez dituzte iniziatibarik hartzen

Prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez Etxalarko EAren ustez, Udalak eta Nafarroako Gobernuak ez dituzte behar diren urratsak ematen herri guzian internet zerbitzua eskuratu ahal izateko.

Herri guzian internet izatea Etxalarko EA eramaten duen aspaldiko borroka da, hortaz, behin baino gehiagotan aipatu izan dute parlamentuan, baina Nafarroako Gobernuak ez dio kasu handirik egin, eta diotenez, ezta herriko udalak ere. Oposizioa buru belarri ari delarik gainerakoek bertze alde batera begiratzen omen dute. Parlamentuan berriz, helarazi duten azken eskaeran, Nafarroak Gobernuak bere ardura ez zela erantzun die baizik eta Udalarena.

Egoera hau ikusi eta, Etxalarko EAkoak aspertuak daude, Nafarroako Gobernua zein udaletxeak erakusten duten interes ezarekin. Hauen ustez bada garaia, denen nahia den zerbitzu honi irtenbidea emateko, eta behar diren azpiegiturak paratzeko. Alderdikoek ondorioztatzen dutenez, Udal Batzarrak onartutako zerbitzu osoa eta ona izateko mozioaren aitzinean Nafarroako Gobernuak ezin du elkorrarena egin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun