Cederna-Garalur elkarteak informatikako ikastaroak antolatu ditu emakumeentzat eta adinekoentzat. 20 orduko ikastaroak martxoaren 5ean hasiko dira eta martxoaren 16an bukatuko. Windows, internet eta posta elektronikoa nola erabiltzen erakatsiko da.
Emakumeena, astelehenetik ortziralera iraganen da, goizeko 9:30etik 11:30era Bidasoako Enpresa Zentroan, Alkaiaga industrialgunean. Adinezkoentzat ere aste tartez izanen da, baina goizeko 11:30etik 13:30era.
Biak dohainik izanen dira. Izena eman nahi dutenek 948 625 122 telefono zenbakira deitu beharko dute goizeko 9:00etatik 14:00ak arte.