2007an zehar hirugarren adinaren arloan lan eginen duten irabazi asmorik gabeko entitateei zuzendutako diru-laguntzak.

Cederna-Garalur Elkartea / Europe Direct 2007ko martxoaren 1a

Non argitaratua:

NAO 21. zk, 2007ko otsailaren 16koa (ostirala).

Onuradunak:

Hirugarren adinaren arloan ari diren irabazi asmorik gabeko Nafarroako entitateak izaten ahalko dira arau hauetan aurreikusten diren dirulaguntzen onuradun. Diru-laguntzetarako deialdira aurkezten diren entitateek honako hauek bete beharko dituzte:
a) Legez eratutako pertsona juridikoa izatea, eta dagokion erregistro hauetakoren batean inskribatua egotea:
-Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Elkarteen Erregistroan.
-Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren Entitateen, Zerbitzuen eta Zentroen Erregistroan.
-Entitatearen izaera juridikoagatik bidezko izan daitezkeen besteren batean.
b) Irabazi asmorik ez edukitzea.
c) Estatutuetan, erakundearen xedea hirugarren adineko pertsonentzako jarduerak prestatzea dela espresuki agertzea.
d) Entitatearen helbidea Nafarroako Foru Erkidegoko lurraldean izatea.

Epe-amaiera:

2007/03/16

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun