Nafarroako errepideetan egin beharreko hainbat obren laguntza teknikoa kontratatzeko baimena eman du Nafarroako Gobernuak astelehenean egindako batzarrean. Orotara, Nafarroako komunikazioen ardatz estrategiko eta lurraldearentzat interesa duten errepideen azkartzeko planean sartzen diren 11 proiektu dira, eta horietarako, 1,5 milioi euro gastatuko ditu herrialdeko gobernuak.
Proiektu hauen artean 4, N-121-A errepidean egin beharrekoak dira, Ostitzeko saihesbidea eta Sunbilla Etxalar, Etxalar Bera eta Bera Endarlatsa zatiak. Obra hauen laguntza teknikoa 750.000 euroko kostea izanen du. 186.000 euro aurten abonatuko dira, 374.000 heldu den urtean, eta 190.000 euro 2009an.