Hasi dira Nafarroako Herri Kirol Jolasak

Gurutze PIKABEA 2007ko otsailaren 27a

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe eskualdeko hainbat herritako taldeak hasiak dira Nafarroako Herri Kirol Jolasetan. Kirol jolas hauek hiru mailetan jokatuko dira: kimuak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Eskualdeko ordezkaritzari dagokionez, Baztango Basaburua taldea maila eta proba guztietan arituko da, proba konbinatuetan eta sokatiran. Igantzik, berriz, kimuen eta haurren mailan parte hartuko du, proba konbinatuetan eta sokatiran. Eta Arantza, konbinatuetan arituko da, haurren eta kadeteen mailan. Otsailaren 25ean egin zuten lehen saioa Arbizun, eta heldu diren igandeetan, Larraintzarren, Berroetan eta Igantzin eginen dituzte saioak. Finala martxoaren 25ean Berriozarren izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun